<< Bezero-arreta

Bidaide metroan

Metro Bilbaoren kontzientziazio kanpaina metroaren erabilera zintzoa sustatzeko sortu da, arauak errespetatuz bidaia atseginago izateko denontzat, Metro Bilbaoko langile eta bidaiarientzat, alegia.

6 urtetik aurrera txartela atera behar da, bidaia osoan babestuta ibiltzeko.

6 urte


6 urtetik aurrera denok ordaindu behar dugu txartela, prezio horren barruan bidaldiko edozein arazo estaltzen duen bidaiarien derrigorrezko asegurua ere ordaintzen baita. 6 urtetik beherakoak doan eroan daitezke, baina geltokiko langileek eskatuz gero zer adin duten erakutsi beharko zaie agiriren baten bidez.







Errespetatu bizikidetza-arauak. Ez zoaz zu bakarrik.





Metroa bizikidetzako eremu publikoa da, eta jan, edan edo musika ozen entzutea deserosoa izan daiteke alboan doazenentzat. Oinarrizko bizikidetza-arauak gogoratuz gero bidaia atseginago izango da, zalantza barik.












Eskailera mekanikoetan zure eskuinean jarri beti.




Eskailera mekanikoetatik igo zein jaisteko norberaren eskuinaldean jartzea gomendatzen da. Horrela ez da espazio guztia hartzen eta aukera ematen zaie presaka doazen erabiltzaileei igarotzeko.















Utzi irteten sartu baino lehen, atea ez oztopatzeko.




Kortesia hutseko araua baino askoz ere gehiago da. Helmugara heldu diren bidaiariei irteten uzten bazaie soilik hustuko da trena, eta orduan sartu nahi dutenentzat lekua geratuko da. Horretarako, oso garrantzitsua da ateak libre uztea trena azkar husteko.











8 kilotik beherako maskotak soilik eroan daitezke, eta besoetan joan behar dute.



Txakurrak eta katuak 8 kilotik beherakoak badira soilik eroan daitezke metroan. Ez zaie txartelik atera behar baina arau batzuk errespetatu behar dira erabiltzaileen arteko bizikidetzaren alde.Katuak kaiola edo garraio-trepeta batean sartuta joango dira. Txakurrak uhalaz lotuta eta besoetan, edo kaiola edo trepeta batean. Ez dute tren edo geltokiko zorurik ukituko. Itsuen gida-txakurrak eta segurtasunekoenak salbuetsita daude.






Errespetatu erabateko lehentasuna duten pertsonentzako gunea.




Garrantzitsua da lehenengo eta azkeneko bagoietan behar bereziak dituzten pertsonentzat, besteak beste, haurdun, adineko edo mugitzeko arazoak dituztenentzat gordeta dauden lekuak kontuan hartzea. Beraiei utzi behar zaie, beti. Era berean, gurpildun aulkiekin, haur-kotxeekin zein zama astunekin doazenak metroaren lehenengo edo azkeneko atetik sartuko dira beti, besteek baino leku gehiago behar dutelako eroso joateko.




Ez egin korrika metroa hartzeko, berehala dator beste bat.




Metro Bilbaoren zerbitzu-maiztasunarekin minutu gutxi itxaron behar da hurrengoa etorri arte. Horregatik, ez du merezi korrika egitea, eroriko, kolpe eta bultzadak baino ez dira jasoko, alferrik gainera.











Ez sartu eta ez irten ate-soinua entzuten duzunean.



Metroaren puntualtasuna da bezeroek gogokoen dituzten ezaugarrietako bat, eta zerbitzuaren funtzionamendu zuzenak soilik bermatuko du puntual izaten jarraitzea. Bidaiariak treneko sarrera-irteerak zentzuz egitea ere lagungarri izango da, gainera. Ateak ixtera doazela iragartzeko soinua joka ari denean ez dugu sartu edo irten behar, horrela jokatzen duenari egoera deserosoak sortzeaz gain atzerapenak ere eragiten direlako.







Araudi osoa jaitsi dezakezu Metro Bilbaoren kontratazio-baldintza orokorrak

gogoratu metroan bidaide