<< Erakundea

Instalazioak eta euskarria

Metroak oso instalazio-koadro multzo oparoa du. Instalazio batzuk osagarriak dira baina zerbitzuaren kalitate-maila zehazten dute.

Instalazioak geltokietan

Eskailera mekanikoak eta pasabide mugikorrak

Eskailera mekanikoak dira erabiltzaileak metrora sartu-irteerak egiteko modurik ohikoena.  Eskailera automatiko horiek noranzko bikoitzekoak dira; beraz, jaisteko zein igotzeko erabili daitezke, unean uneko trafikoaren arabera.

ireki edukia

Tailerrak

Talleres

Metro Bilbaoren tren-unitateak mantentzeko lanak Sopela eta Arizko tailerretan gauzatzen dira. Tailer bakoitzak bi sail ditu:

  • Elektrika – elektronika
  • Mekanika – pneumatika

ireki edukia

Segurtasuna zirkulazioan

Horren gaztea izanik, mundu guztian hoberen ekipatuta dagoen metroetako bat da Bilbokoa. Segurtasun-sistema aurreratuak ditu.

Bilboko metroak ATP (Trenentzako Segurtasun Sistema Automatikoa) izeneko segurtasun-sistema integrala dauka sare osoan, bai eta ATO izeneko gidaritza automatikorako sistema ere.

ireki edukia

AMN (Aginte Mahai Nagusia)

Metro-sarearen funtzionamendu konplexua Aginte Mahai Nagusitik (PMC) zuzendu, kontrolatu eta gainbegiratzen da. Aginte Mahai hori metroaren egoitza nagusian dagoen bunker antzekoa da, eta uholde, sabotaje, istripu eta antzekoetatik salbu dago.

ireki edukia

Gidatzeko simulatzailea

Simulatzaile hau errealitate birtualaren eta mando errealen arteko konbinaketa egokian oinarrituta dago; ekipamendu guztia euskal teknologia bidez diseinatu da, eta zehaztasun osoz irudikatzen du metro-sarea. Hori horrela, modu ia errealean gidatu daitezke tren-unitateak.

ireki edukia

Bidaiarien segurtasun-sistema

Bidaiarien segurtasuna hasiera-hasieratik hartu da kontuan, hau da, geltokiak diseinatzerakoan eta erabilitako materialak aukeratzerakoan: hormigoi armatua, altzairu herdoilgaitza eta beira tenplatua.

Linea guztian zehar segurtasun zaintzaileak daude, tren eta geltokiak begiztatzeko, eta behar dutenei laguntza emateko.

ireki edukia

Babeserako plana

Metro Bilbaok instalazioetan gerta daitezkeen arriskuak ebaluatu ditu :

  • Arrisku teknikoak
  • Kanpoko arriskuak
  • Ekitaldi sozialen ondoriozko arriskuak

ireki edukia