<< Erakundea

Unidad tren

Bilboko metroaren tren-unitateak (UT 500, UT 550 eta UT600), trenbide bidezko garraioaren alorrean dauden sistema teknologiko modernoenez hornitutadaude .

Bagoi guztiak motordunak dira; horren ondorioz, eskaintzen diren prestazio teknikoak benetan eraginkorrak dira, potentziari, azelerazioari eta balaztatzeari dagokionez, batez ere. Tren-unitate bakoitza autonomoa da .

Ezaugarri teknikoak

Tren-unitatea osatzen duten lau bagoiak elkarren artean atrakatuta daude, inolako ate edota banakatzerik gabe.  Modu horretara, espazio bakarra lortzen da, bidaiariei tren barruko mugikortasuna erraztuz, eta erosotasuna ahalbideratuz.  Ibilgailuen kutxa egitura auto-sostengagarria da, eta soldatutako altzairu herdoilgaitzez egina dago.

ireki edukia

Bidaiarien erosotasuna

Bidaiarien erosotasunari dagokionez, honakoak azpimarratu ditzakegu:

  • Eserleku-kopuru handia (%20-30 artean).
  • Tren guztiek dute aire girotua.
  • Gurpil elastikoak (zarata-maila murrizten dute).

ireki edukia

Kabina

Kabina ingurua modu erabat erosoan egokituta dago; gidariaren postutik ekintza-elementu guztiak eskuratu daitezke.

ireki edukia

Mantentzea

Metro Bilbaoren tren-unitateak mantentzeko lanakSopela eta Arizko material mugikorrentzako tailerretan gauzatzen dira.

Tailer bakoitzak bi eremu ditu: Elektrika –elektronika eta Mekanika-pneumatika.

ireki edukia