Kontratugilearen Profila

Erosketa eta kontratazioen alorrean aplikagarriak diren legeetan jasotzen diren garden eta inor baztertu barik jokatzeko printzipioak beteko badira, Metro Bilbaok deitzen dituen lehiaketetako lizitatzaileen hautapena arautzen duten irizpideen laburpena argitaratu ohi du.

namecabecera primera columnasize9450url/assets/system/attachments/53033f48fc7a7b62bf000044/custom/perfil-legislacion.jpg?2014-02-18T11:08:55+00:00filenameperfil-legislacion.jpgkey

Kontratazioaren alorrean lege hauek aplikatzen dira:

  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, sektore publikoko kontratuei buruz.
  • 31/2007 Legea, ur, energia, garraio eta posta zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruz, 2007ko urriaren 30ekoa. Lege hau betetzeko, sailkapen-sistemak ezarrita ditu Metro Bilbaok.

Metro Bilbaoren sailkapen-sistemak:

  • Energía: Ferrocarril Metropolità de Barcelona S.A., Transports de Barcelona S.A., Proyectes i Serveis de Mobilitat S.A. (TMB), Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana (FGV), Metro de Málaga, Euskal Trenbide Sarea S.A. (ETS), Tranvías Urbanos de Zaragoza S.L. eta UTE Operación Tranvía de Murcia erakundeekin.

Sistema honek hornitzaileak hautatzeko erabiltzen du Metro BIlbaok, prozesu murriztu eta negoziatuetan, aukera ematen baitiote hornitzaileak modu eraginkorrean erregistratzeko, datuak etengabe eguneratuz eta, aldi berean, kontratazioetan arin ibili ahal izateko.

Urtero, sailkapen-sistemen publizitatea ematen da, legea betetzeko, bai Metro Bilbaoren kontratatzaileen perfilean bai DOUE; BOE eta EHAAn; iragarki horiek lizitazio-deialditzat hartzen dira.

“Energia” sailkapen-sisteman izen-ematea zabalik dago beti, interesa duen edozein hornitzailerentzat.

Era berean, egoki deritzonean, berariazko kontratuei buruzko iragarkiak ere argitaratu ahalko ditu Metro Bilbaok.