<< Aurkezpena

"Y" trazadura

Metro-sarearen trazadurak bi linea nagusi ditu:
·1. linea – Plentzia-Etxebarri: 28,83 km luzerakoa.
·2. linea – Santurtzi-Basauri: 20,9 km-koa, tarte batean San Inazio-Etxebarri bide-zatiarekin bat egiten duena.

Bilboko metropolia modu linealean garatu da, eta goialdean San Inazioko geltokiarekin egiten du muga. Bilboko hiriak osatzen du gorputz nagusia, eta bi adar luze ditu, errekaren ertz bakoitzean bana. Metroaren behin betiko trazadurak, beraz, “Y” itxura dauka. Basauri dago beheko muturrean, eta Etxebarri, Bolueta, Santutxu, Casco Viejo, Abando, Indautxu, San Mames, Deusto, Sarriko eta San Inazio igarotzen ditu, 10,5 kilometrotan zehar. Puntu horretan banatzen dira “Y” horren adarrak.

Eskuineko adarrak eskumako ertzean zegoen trenbidearen ibilbide bera egiten du, Plentziaraino.

Ezkerreko adarrak, aldiz, ezkerraldeko herrialdeak zeharkatzen ditu, hirigune nagusiak azpitik igaroz.

Proiektuaren historia

Bilboko metroaren proiektua duela hogeita bost urte abiarazi zen. Ordu hartan, eta metropoliak bizi zuen hazkunde kaotikoa ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko garraioaren arazoa ez ezik, trafikoa itotzeko aukera ere diagnostikatu zuen

ireki edukia