<< Metro Bilbao

Bisitatzeko geltokiak

Metro Bilbaok galdu ezinezko paisaia eskaintzen dizu, bai lur azpian, bai gainazalean. NormanFoster arkitektoaren lantaldeak egin zituen tunel-zuloko geltokietako diseinu eta arkitektura-lanak. Originaltasunez, sinpletasunez eta eraginkortasunez, egin ere.

Lur azpiko geltokiak

Tunel-zuloa sistema guztiaren “bihotza” izatea izan zen Norman Fosterren ideaia; horretarako, bolumen izugarriko zulo bakar bat egin zen.  Geltoki horiek galeria basilikal batez osatuta daude, zeinetatik esekita bi mezzanina edota bidaiariak banatzeko plataformak dauden, suaren kontrako altzairu herdoilgaitzez egindakoak.  Plataforma horiek eskailera izugarri batzuen bidez konektatzen dute nasekin; eskailerarik gabeko pasabide batetatik abiatuta, bestalde, sartu-irteerako eskailera mekanikoekin bat egiten dugu. Aireztatzea, kableak edota ur-hodiak bezalako mantentze-elementuak nasa azpian daude.

Komunikazio-arazoei erantzuna ematea izan zen Fosterrren ardura nagusia. Horretarako, jarduera-polo guztiak antolatu eta eremu guztiak elkarrekin integratu zituen, baliabide teknologikoek hori ahalbideratzen zuten neurrian.

Fosterrek hiru material baino ez zituen erabili Bilbon:  hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira.  Bestelako elementuak, arkitektoak ezarri ez dituen gainegitura ekipoei dagozkie.

Publikoarentzako zabalik dauden espazioetako gainazal guztiak ageriko hormigoizkoak dira, eta 240 × 120 cm-ko neurria duten plaka bidez osatuta daude. Plaka horiek aurrefabrikatuak dira, eta ponpatutako hormigoi-estalduraren enkofratu lana egiten dute.

Luzetara eta zeharretara sortzen diren junturek erritmo dinamikoa ezartzen dute. Plataformak esekitadaudenez, tunel-zuloaren sentsazio pisutsua hautsi egiten da, eta ez du ematen katakonba batean zaudenik.

Geltoki edo tunel-zulo bakoitza Austriako metodoa jarraiki eraiki zen, hau da, eskala handian egindako zundaketa bailitzan, 35 m2-ko galeria-pilotu bat eraiki zen lehenengo, haitzean egon zitezkeen irregulartasunak detektatzeko, eta ondoren gauzatu beharreko fase guztien oinarri izateko.

Galeria-pilotuaren ostean, goialdeko arkua osatzen zuten alde banatako “belarriak” zulatu eta zertxa bidez eutsi ziren.  Ondorengo faseek (erdialdeko lubakia, giltzurrunak eta kontraganga)  ematen zioten behin betiko itxura hondeaketari.

Geltoki barruan daude zerbitzu-guneak eta metroaren ustiapenerako dependentziak, bai eta trenbideak nahiz  trenbide horietako trafikoa kontrolatzeko sistemak ere.  Nasak, era berean, zerbitzu-galeria izaugarriak direla esan genezake.

Geltokia eraikitzeko kokalekuetan arrokarik ez zegoen eremuetan, San Inazioneta Sarrikon esaterako, kutxa motako geltokiak eraiki ziren, gotik beherako hormekin eta teilatu lauarekin, alegia.

Sarrera eta irteera guztiak hormigoizko kainoi eliptikozkoak dira; horri esker, eskailera mekanikoetan doazen erabiltzaileen goialdean askoz ere espazio gehiago dago, teilaturaino.  Kalera iristean, sarbide-kainoi horiek hormigoizkoak izatetik beirazkoak izatera pasatzen dira, elipseak kaleko planoarekin bat egiten duen puntutik aurrera. Modu horretara sortzen dira “fosterito” izeneko beirazko edikuluak.  Forma berezi horri esker, argi naturala eskailera gainean islatzeaz gain, barroko estiloko figura eliptiko hori iragartzen da, ibilbide “klasizistan” zehar lagun dugularik, metroaren lau edobost bagoietara iritsi arte.

Geltoki guztietan aurkituko dituzu adin nagusientzako eta urritasunenenbat dutenentzako igogailuak. Igogailu horiek, berariaz zulatutako putzuetaninstalatu dira.  Horien artean ikusgarriena, 50 metro sakon duen putzu batean dago, eta Begoña ingurunea eta Casco Viejo geltokia elkarrekin lotzen ditu.

Sarriko-ko geltokia

Geltokien artean ikusgarriena da. Beirate zabala eta banaketa-mezzanina izugarria ditu. Ataritik so eginez gero, ontzi baten bodega dirudi, eta nasatik begiratuz gero, ordea, ehunzango antzeko bat. Bai igogailua bai eskailera mekanikoak erabiltzea merezi du, geltokia oso-osorik bistaratzeko.

Gainerakoak ez bezala, Sarrikoko geltoki ikusgarria 20 metro sakon dituen tunel faltsu bidez eraiki zen, tuneladorea erabili beharrean.

Arazo jakin bati konponbide praktikoa ematearen ondorioz sortu eta diseinatu zen, hau da, goialdean dagoen plazaren eta geltoki-barruaren arteko maila handia (sei metro ingurukoa), eta bertako haitzaren kalitate eskasa.

Geltokiaren bolumena oso-osorik hustu eta eremu hori erabat hondeatu zuen. Horrela, Fosterrek “puzzle” handi bat bailitzan eraiki zuen geltokia, aurrez fabrikatutako piezak erabilita. Horri esker, ia zerutik bertatik datorren argia igarotzen da, geltoki guztia argi naturalarekin hornituz.

Sarrikoko geltokiko eskailera mekanikoa da Metro Bilbaoko luzeena, eta 16,5 metro ditu. Mezzanina hormigoizko egitura bidez eusten da. Ezaugarri horiei eta, batez ere, aipatu egituren diseinuari esker, Sarrikoko geltokia “Armiarma” edota “Ehunzango” izenarekin bataiatu dute herritarrek.

Sarrerako fosteritoak, bestalde, neurri bereziak ditu. Horregatik,“Fosterazo” izenarekin ezagutzen da, Sir Norman Fosterrek diseinatutakoen artean handiena baita.

Metro Bilbaok, orokorrean, eta Sarrikoko geltokiak, bereiziki, trenbideen arkitektura alorrean ematen den Brunel saria jaso zuten 1998an.