Laguntzerik nahi?

barik galdera-erantzunen gida


Argitu zalantzak hemen.

Zenbat balio dute barik txartelek?…

Non erosten dira?…

Non erabil daiteke barik?…

informazio guztia…

ireki edukia

Zeintzuk dira Metro Bilbaoren zonakako tarifak?

Metro Bilbaok zonakako sistema ezarri du, modu honetara banatuta:

  • A gunea: Bolueta eta San Inazio arteko geltokiak.
  • B.0 gunea: Etxebarri, Ariz eta Basauriko geltokiak.
  • B.1 gunea: Lutxana eta Berango arteko geltokiak.
  • B.2 gunea: Gurutzeta-Cruces eta Kabiezes arteko geltokiak.
  • C gunea: Larrabasterra eta Plentzia arteko geltokiak. 

Tarifen egitura definitzen da tarifa-guneak eta berorien bezero-kopura kontuan izanda.


Autobus osagarriak ohiko metro-zerbitzutik kanpo

Hala ere, Metro Bilbaok autobus-zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu eskuineko adarrean. Metro-zerbitzuaren ohiko ordutegitik kanpo ezkerraldean joan-etorriak egin nahi dituztenek Bizkaibusen zerbitzua erabili dezakete, baita Renferen tren-zerbitzua ere.

ireki edukia

Txartel-makinek ez dute billeterik itzultzen, zergatik?

Txartel-makinek, normalean, ez dute billeterik itzultzen; horrek, izan ere, asko konplikatuko luke makina horien berezk ofuntzionamendua eta, gainera, eragiketak astirotzeaz gain, prozesua garestituko luke. Edozein kasutan, edozein txartel erosi behar duzula ere, kreditu-txartel bidez ordaintzeko aukera ematen dizu Metro Bilbaok, garraio-tituluak erosteko prozesua erraztearren.

Zergatik ez dago metro-zerbitzurik goizeko 6ak aurretik eta gaueko 11k eta gero?

“Masak” garraiatzen direnean baino ez da justifikatzen metroa irekitzea. Metropoliko garraio-sistema baten ordutegiak kontuan hartu behar du, besteak beste, ordu-tarte jakin bakoitzean egon ohi den mugikortasun-eskaera. Metro Bilbaok egiaztatu duenez, ordu-tarte horretako eskaera-maila ez da “masen” garraio bati dagokion bestekoa eta, beraz, ezin da justifikatu ordutegi horretatik kanpo metroa irekita egotea. Hala ere, Metro Bilbaok autobus-zerbitzu osagarria eskaintzen du Casco Viejo eta Plentziako geltokien artean, norazko bietan, eta ohiko metro-zerbitzuari dagokion ordutegitik kanpo. Kontsultatu ordutegiak eta geralekuak, ordutegiak eta maiztasunak izeneko atalean

Animaliekin bidaiatu al daiteke?

Ahal duzu:

• Metrora zure txakur zein katuarekin sartu, arrisku edo trabarik egiten ez badu, forma, bolumen, zarata edo usainarengatik. Metroko langileak erabakiko du sartzen utzi ala ez, zenbateko arriskua dakarren arabera.

8 kg-tik beherako txakur eta katuak eroan ditzakezu, baldintza hauetan:


ireki edukia

Metro Bilbaoren geltokietan ez dago zerbitzu publikorik, zergatik?

Geltokietan zerbitzurik ez egotea azaltzen duten zenbait arrazoi daude. Lehenengo eta behin, ez dagoelako betebehar hori xedatzen duen inolako legeriarik. Bigarrenez, metroko geltokietan egon ohi den itxaron-denbora minimoa da, ibilbide ertain eta luzeko lineekin konparatuz gero. Eta azkenik, geltokien diseinu arkitektoniko funtzionala espazio irekietan oinarritu da, zokorik gabe, eta beraz, erabat seguruak dira. Babesik gabeko eremuak izanik, zerbitzu publikoak betidanik izan dira delituak egiteko toki “aproposak”.

Ostiral gauetan, zergatik ez dago etenik gabeko zerbitzurik?

Ostiraletan eta jai bezperetan erregistratu dugun bidaiari-kopuruak, momentuz, ez du justifikatzen gauetan asteburuetakoaren pareko zerbitzua ezartzerik. Garraio-publikoko zerbitzuak kostu ekonomiko garrantzitsua sorrarazten du, jende-masa handiak mugitzen dituenean soilik justifikatzen dena.

Zenbait metro-aho itxi egiten dira gauez, zergatik?

Halako egoeretan metro-ahoak murriztea oso ohikoa da munduko metro-zerbitzu gehienetan. Horren helburua bidaiarien segurtasuna areagotu eta bermatzea da, esklusiboki. Horregatik, geltokiko gainbegiralearen bulegotik gertuen dauden ahoak irekitzea komeni da; modu horretara, zerbitzu azkar bezain eraginkorra eskainiko diegu bezero eta erabiltzaileei.