<< Espazioa eskura

EKITALDIAK Ansioko lokala


Metro Bilbaok erabilera anitzeko eremua sortu du Ansioko geltokian: Ansio Gunea. 580m2 dituen espazio irekia da, eta orotariko jarduerak gauzatu daitezke bertan, hala nola, aurkezpenak, ekitaldiak…; espazio irekia izanik, nahi beste eremu txiki sortzeko aukera eskaintzen du.

96,5 m2-ko 6 modulutan banatuta dago, eta modulu horietako bakoitza modu indibidualean kontratatu daiteke.

Ansio Guneak eskaintzen dituen abantailak
  • Ordutegia: Merkataritzarako ordutegi zabala du, Metro Bilbaoren zerbitzuekin bat datorrena, hau da, 6etatik 23etara lanegunetan. Ostiral eta larunbata gauetan ere irekita egoteko baimena dauka.
  • Ekipazioa: Ingurune paregabean dagoen espazio pribilegiatua da, eta merkataritzako nahiz kultura arloko ekitaldiak antolatzeko behar den guztiaz hornituta dago.
    Geltokia lur azaletik oso hurbil dago; ondorioz, espazio zabal guztia argitzen duen argi naturala dauka, bertako elementu guztiei ikuspen handia emanez.
  • Kokapena: Bilbao Exhibition Centre (BEC) ondoan dago; horrek esan nahi du, lehiaketa, azoka edota ekitaldian dauden bakoitzean zentro horrekin interkatuatzeko aukera ematen duela.
  • Aparkalekua: Ansioko geltokia Norman Fosterrek diseinatu zuen. Bertan, hiru kontzeptu garrantzitsu uztartu dira: sinpletasuna, funtzionaltasuna eta estetika. Horrez gain, geltoki horretatik zuzenean jo dezakezu BEC-eko aparkalekura (4.000 plazaz hornituta dagoena).
  • Loturak:Metro Bilbaoren zerbitzua bera da Ansio Gunera iristeko modurik eroso eta azkarrena; izan ere, trenen-maiztasuna 5 minutukoa da, eta 10 minutu baino ez dituzu behar Bilbo erdigunetik Barakaldo erdigunearen minutu bakar batera dagoen puntu horretara iristeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez kontaktuan Metro Bilbaoren Marketing Departamentuarekin, 94 425 40 05 zenbakira deituta, edota honako posta elektronikora idatzita: info@metrobilbao.eus

Ansioko lokala informazio deskargatu