Lege-oharra

Estatutu-aldaketa

2011ko martxoaren 30ean Metro Bilbao SA-ren Batzar Nagusiak sozietatearen helburua definitzen duen Estatutuetako 2. artikulua aldatzea erabaki zuen, beste gai batzuen artean.

Ikusi Metro Bilbaoren Estatutu Sozialen aldaketa.

Web orriari buruzko lege-oharra

Honako webgunea Metro Bilbao, S.A.k sortu du, informazio gisa, eta erabilera pertsonalerako.
Webgune honetara sartzeak esan nahi du, ondorengo termino eta baldintzak ezagutu eta onartzen direla.

1. Webgunearen ardura.
www.metrobilbao.net, www.metrobilbao.com, www.metrobilbao.org, www.metrobilbao.eus Metro Bilbao, S.A.-ren ardurapeko interneteko domeinuak dira, eta Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta daude, BI 474 Alean, 78. Folioan, BI-4006-A zenbakidun orrian; IFK: A-48541957.

Honako Lege-oharraren ondoreetarako Metro Bilbao, S.A.ren egoitza soziala: Nafarroa kalea 2 – 48001 Bilbo.

2. Eguneratzea
Arau juridiko baten ondorioz honako Baldintzetan jasotako klausularen bat indargabetua, legez kanpo edota ezin exekutatzeko moduan geratuko balitz, eraginkortasuna galduko dute, dagokien neurrian. Gainerako kasuetan, ordea, indarrean mantenduko dira.

3. Edukiak eta zerbitzuak.
Metro Bilbao, S.A.k ahalik eta ahalegin gehien egiten ditu webguneetan argitaratzen diren edukietan akatsak saihesteko. Metro Bilbao, S.A.-ren titulartasun nahiz ardurapean webgune bidez eskaintzen diren eduki guztiak eguneratuta daude, eta Metro Bilbao, S.A.k eduki horiek noiznahi aldatu ahalko ditu, egoki iritziz gero. Hirugarren pertsonen ekarpenen ondorioz webguneko edukietan akatsak agertuko balira, Metro Bilbao, S.A.k ez du eduki horien gaineko erantzukizunik hartzen.

Metro Bilbao, S.A.k ez du bere gain inolako erantzukizun hartuko, webgunean jasotako informazioa erabiltzaileek elkarren artean partekatzeari dagokionez. Erabiltzaileek egiten dituzten adierazpenak, erabiltzaileen beraien erantzukizunpekoak dira, esklusiboki. Debekatuta dago hirugarrenen eskubidea hautsiz edukiak komunikatu eta transmititzea, eduki horiek mehatxuzkoak, lizunak, iraingarriak, pornografikoak, xenofoboak, pertsonen duintasunaren aurkakoak edota haurren eskubideen aurkakoak, indarreko legeriaren kontrakoak edota zigor arloko iraina ekar lezakeen jokabideren baten ondoriozkoak direnean.

Era berean, erabiltzaileek debekatuta dute eduki faltsu edota zehaztugabeak webgunean jaso eta webgune bidez jakinaraztea, gainerako erabiltzaileen gain errorea sorrarazi dezaketelako; batez ere, jabetza intelektual eta industrialaren araberako babesa duten edukiak, hirugarren pertsonei buruzkoak, eskubideen titularren baimenik gabe jakinarazitakoak, Metro Bilbao, S.A.ren fama edota kreditua kaltetu edota gutxiesten dutenak, legez kanpoko publizitatea edota publizitate engainakorra edota desleiala ekar lezaketenak, edota birus nahiz bestelako elementu informatikoren baten bidez Metro Bilbao S.A.ren webgunea, sarea nahiz ekipo informatikoak kaltetu edota horien funtzionamendu egokia eragotzi lezaketenak, baita gainerako erabiltzaileena ere, edota gainerako erabiltzaileak ataria erabiltzea eragotzi lezaketenak.

Erabiltzaileren batek aurreko paragrafoan zerrendaturiko jokabideren bat edota bestelakoren bat gauzatuz gero, Metro Bilbao, S.A.k webgunera sartzea galarazi ahalko dio.

Metro Bilbao, S.A.k Interneteko bestelako baliabide eta orrialdeetarako estekak eskaini ditzake, zuzenean nahiz zeharka. Esteka horiek webgunean agertzeak helburu informatiboa du esklusiboki, eta ez da, inondik inora, destinoko webgunean eskaini litezkeen produktu edota zerbitzuak kontratatzeko gonbidapena.

Metro Bilbao, S.A.k ziurtasunez jakingo balu aipatu esteka horien bidezko jarduera nahiz informazioa legez kanpokoa, delitua edota hirugarrenenen ondasun nahiz eskubideak urratzeko modukoa dela, hau da, kalte-ordaina eskatzeko modukoa, estela hori kendu edota baliorik gabe uzteko diligentziak gauzatuko lituzke, ahalik eta lasterren.

4. Erantzukizunetik salbuestea.
Metro Bilbao, S.A.k ez du bermatzen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edota webgune honetako nahiz beste batzuetako erabiltzaileen fitxategietan birusik edota bestelako elementurik egongo ez denik; horregatik, ez du gai horien inguruan sortu litezkeen arazoengatiko erantzukizunik hartzen bere gain.

Erabiltzaile zaren heinean webgunea modu desegokian erabiliz gero, Metro Bilbao, S.A.k ez du horren gaineko erantzukizunik hartzen.

Metro Bilbao, S.A.k ez du erantzukizunik izango webgunearen bidez estekatzeko diren kanpoko webguneetako edukien gainean. Ez du erantzukizunik izango, era berean, lotura horien bidez eskuratu daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuak erabiltzeagatik edota konexio horren ondorioz kalte nahiz galeraren bat gertatuz gero. Metro Bilbao, S.A.k ezin du bermatu beste webgune horietarako estekak erabilgarri eta funtzionamenduan egongo direnik.

Honako lege-oharra Metro Bilbao, S.A.ren webgune bidez jasotako informazioari eta emandako zerbitzuei baino ez zaie aplikatuko; halaber, ez zaie aplikatuko Metro Bilbao, S.A.ren webgune bidez atxikitako hirugarren webguneetan jasotako edukiei edota emandako zerbitzuei.

5. Jabetza Intelektualeko eskubideak.
Honako webguneko eduki guzti-guztiak, hau da, testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak edota gainerako elementu edota aurkezpen guztiak indarreko legeriaren babespean daude, eta Metro Bilbao, S.A.-rena da horien jabetza intelektualaren titulartasuna, webgunea funtzionatu arazi, bertara sartu eta erabiltzeko beharrezkoak diren programa informatikoak barne. Debekatuta dago Atariko edukiak aldatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, eskualdatzea, banatzea edota eraldatzea, dagozkion eskubideen titularraren baimenik gabe, eta legez baimenduta dagoen kasuetan salbu.

Webgunera sartzeak ez du inondik inora esan nahi erabiltzaileek bertako edukien gaineko jabetza-eskubidea dutenik.

Webgune honetako zenbait eduki erabiltzailearen ordenagailuan bertan deskargatu daitezke, erabilera pribaturako eta helburu komerzialik gabe betiere.

Marka komertzial, erregistratutako marka edota zeinu bereizgarriei egindako aipamenak, hala Metro Bilbao, S.A.-ri dagozkionak, hala beste enpresa batzuei dagozkienak, Metro Bilbao, S.A. edota dagokion legezko jabearen baimenarekin egin beharko dira. Atarira sartu edota atari hau erabiltzeak ez dio inolako eskubiderik emango erabiltzaileari bertan jasota eta Legez babestuta dauden marka, logotipo eta/edo zeinu bereizgarriei dagokienez.

6. Nabigazioa eta Segurtasuna.
Metro Bilbao, S.A.k ez du bermatzen webgunerako sarbideak etenik izango ez duenik, edota bertan akatsik gertatuko ez denik. Metro Bilbao, S.A.k ez du hartuko webgunera sartu eta webgunea erabiltzean sortu litezkeen arazoen gaineko erantzukizunik, ez eta webgunea erabilgarri ez egoteagatik erabiltze edota bezeroei eragindako kalteengatik.

7. Datu pertsonalen tratamendua.

Datuak babesteari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, onartzen duzu zure datuak Metro Bilbao S.A.ren Bezeroak fitxategira sar daitezen, Metro Bilbaok garraio-zerbitzuaren zein sustatu edo egitean duen bestelako edozein jardueraren berri eman diezazun, baita legez kontrakorik eginez gero dagokion agintaritzari jakinarazteko ere, garraioaren erabilpen eroso eta segurua bermatzera begira. Zerbitzuari buruzko inkestak ere egin litezke. 

Komunikazio guztiak zuk emandako posta-helbide, helbide elektroniko edo sakeleko telefonora helduko zaizkizu. Helbidea edo bestelako daturik aldatzen baduzu, eguneratu Bezeroen Arretarako gure Bulegoren batean, mesedez.

Dena dela, hartzen diren datu pertsonalak –kasu honetan sarbideko IPa soilik- Metro Bilbao S.A.ren ardurapeko “CLIENTES” izeneko fitxategian tratatu eta gordeko dira, Metro Bilbaok sustatu edo egiten duen edozein zerbitzu zein jarduerari buruzko informazioa kudeatzeko.

Nolanahi ere, datuak ikusi, zuzendu, baliogabetu edota aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu Bilboko Nafarroa kaleko 2an helbide elektroniko honetan: dblo-lopd3@metrobilbao.eus


8. Cookie-ak erabiltzea

Zer eta zertarako diren Cookie politika hau
Metro Bilbaoren lege-oharraren eta Pribatutasun-politikaren baitan sartzen da. Web gunera sartu eta nabigatzeak, zein bertako zerbitzuak erabiltzeak Lege-oharrean (eta, hartara, Pribatutasun-politikan eta Cookie politikan) ezarritako Baldintza Orokorrak onartzea dakar. Nolanahi ere, jakinarazten dugu Metro Bilbao dela cookien erantzulea eta berak erabakitzen duela jasotako informaziotik zer, zertarako eta zelan erabiliko duen. 


Zer da cookie bat?
Cookieak Interneten nabigatzeko erabiltzen den dispositiboan gordetzen diren artxibo txikiak dira, eta weborria zer maiztasunez bisitatzen duzun, zer nabigazio-lehentasun dituzun, zer informazio interesatzen zaizun gehien eta horrelakoei buruzko berri gorde dezakete. Horrela www.metrobilbao.eus-ra sartzen zaren bakoitzean gure gunearen kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzen laguntzen digute. Cookieak funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, ez dute erabiltzailearen ekipoa/dispositiboak altetzen eta, nabigatzailearen konfigurazioan aktibatuta badaude, balilabarriak dira www.metrobilbao.eus gunearen balizko funtzionamendu-akatsak identifikatu eta konpontzeko. 


Cookie-ak erabiltzea www.metrobilbao.eus guneak 
Metro Bilbaok erabiltzaileen jarduera ezagutzen uzten duten cookieak eta jarduera-fitxategiak erabiltzen ditu ondo aritzeko. Cookiek ezin dute,ordea, inoiz informaziorik atera disko gogorretatik, ez eta informazio pertsonalik lapurtu ere. Cookien erabilerarik onartzen ez baduzu, eskertuko dizugu web nabigatzailea ekipoan cookieak instalatu edota erabiltzeari uko egin diezaion konfiguratzeko. Alabaina, konfigurazioa hala bada, jakizu ez duzula webgunea ondo erabiltzerik izango. Zu ezagutuz ahalik eta zerbitzurik onena eman nahi dizugunez, beste batzuen cookieak ere erabiltzen ditu gure web guneak (nabigatzaileak gordetzen dituen testu-artxibo txikiak).

Erabiltzen diren cookie-ak
Web guneak besteen cookieak erabiltzen ditu; Google, Inc. Erakundearenak dira. Bulego nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”).

Googlek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileek web gunea zertarako erabiltzen duten aztertzen laguntzeko. Cookieak web gunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne), zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Estatu Batuetako bere zerbitzarietan. Googlek informazio hori gure web gunearen erabilera aztertzeko baliatuko du, gunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturiko beste zerbitzu batzuk emanez. Googlek beste batzuei ere eman ahalko die informazio hori legediak eskatzen dionean, edo hirugarren horiek Googleren informazio hori prozesatzen dutenean. Halakoetan, Googlek ez du zure IP helbidea Googlek duenbeste inolakodaturekin lotuko..

Web gune hau erabiltzean baimena ematen duzu Googlek informazio hori arestian esandako moduan eta helburuetarako erabiltzeko.

COOKIE analitikoak

Hornitzailea

Xedea

Google

Googleko cookiek erabiltzaile ID bat sortzen dute, www.metrobilbao.eus zenbat aldiz bisitatzen duzun gunea kontatzeko.

Web gunea lehenengoz noiz erabili zenuen eta azkenekoz noiz erabili duzun ere erregistratzen du.

Era berean, saioa noiz amaitu den, erabiltzailearen jatorria eta hitz gakoak ere zehazten ditu.

Cookie iraunkorrak.


Horrela, azterketako cookie horiek hurrengo bisitetanzu ezagutzeko balio lezakete, azkeneko sartu zinen egun eta orduari buruzkoberri izateko, web gune barruko trafikoaren zenbait parametro neurtzeko etaegindako bisita kopurua zenbatesteko, gure zerbitzuak hobeto eta eraginkorragobideratu eta doituko baditugu.

COOKIE-AK – PERTSONALIZAZIO-TEKNIKAK

Hornitzailea

Xedea

Metro Bilbao

Cookie teknikoak web orrialdean zehar nabigatzen eta bertan dauden aukera zein zerbitzuak erabiltzen uzten du, adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa, saioa identifikatzea, bideoak zein soinua hedatzeko edukiak gordetzea eta edukiak partekatzea sare sozialen bidez

Erabiltzailearen konfigurazioa cookie-ak saihesteko
www.metrobilbao.eus gunetik eta indarreko lege-araudia betetzeko, eskura jartzen dizugu Interneteko zure nabigatzailea(k) konfiguratzea ahal bidetzen dizun informazioa, cookiei loturiko pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko. Horretarako, nabigatzaile ofizial nagusien euskarri ofizialen guneen informazioa eta estekak ematen dizkizugu, cookieak erabili nahi dituzun ala ez erabaki dezazun. Hartara, cookieak blokeatu ahal dituzu nabigatzailearen konfigurazio-tresnen bidez edo, bestela, nabigatzailea bera konfiguratu zerbitzari batek cookie bat gorde nahi duenean abisatzeko:

a. Microsoft Internet Explorer erabiltzen baduzu, menuan: Tresnak >> Internet aukerak >> Pribatutasuna >> Ezarpenak. Gehiago jakiteko: http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/block-or-allow-cookieshttp://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
b. Firebox erabiltzen baduzu, Tresnak >> Aukerak >> Pribatutasuna >> Cookieak .Gehiago jakiteko: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
c. Chrome erabiltzen baduzu, aukeren atalean > aukera aurreratuak > pribatutasuna. Gehiago jakiteko: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
d. Opera erabiltzen baduzu, Segurtasun eta Pribatutasun aukeran konfiguratuko duzu nabigatzailea. Gehiago jakiteko: http://www.opera.com/help/tutorials/security/cookies/ 

9. Legeria aplikagarria eta eskumendun Epaitegiak.
Honako webgunea arautzen duten termino eta baldintzak, eta hortik eratorri litezkeen harremanak, Espainiako legeriaren arabera ebatziko dira.