<< Prentsa oharrak
2015/03/24
Garraio Zerbitzuak
busak trenen ordez

Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean

Autobus zerbitzu osagarria

Trenbide-pasagunea kendu eta Urdulizeko geltokia lurperatzeko lanek tren-zerbitzua eten eta autobusez ordezkatzera behartzen dute. Zerbitzu hori obrak luzatuko den 18 hilabeteetan eskainiko da.

Bilbo, 2015eko martxoak 24

Bizkaiko Garraio Partzuergoa Ostegun Santuan, apirilak 2, hasiko da Urdulizeko trenbide-pasagunea kendu eta Urdulizeko oraingo tren-geltokia lurperatzeko lanak egiten. 18 hilabete luzatuko dira, gutxi gorabehera, eta tarte horretan Sopela, Urduliz eta Plentziako udalerrietako tren-zerbitzua autobusez emango da. Metroaren gainerako sarean ohi bezala jardungo da.

Autobus zerbitzua apirilaren 2tik 6ra

Lehenengo bost egunetan, zehazkiago apirilaren 2tik 6ra bitartean, bus zerbitzuak Larrabasterra eta Plentzia arteko bidea egingo du. Egun horietan Larrabasterran Gatzarriñe kalean, geltokiaren ondoan geratuko dira autobusak.
30 minutuko maiztasunez ibiliko dira.


Autobus zerbitzua apirilaren 7tik obrak amaitu arte

Apirilaren 7tik aurrera metro-zerbitzua Sopelako geltokian amaituko da, eta Plentziarainokoa autobusez osatuko da, ingurukoen mugikortasuna bermatzeko Urdulizeko trenbide-pasagunea kentzeko lanak egiten diren bitartean.

 
Autobus geltokiak

Arestian esandako geltokien ondoan geratuko dira autobusak. Hara non:
• Larrabasterra:  Gatzarriñe Kalea/geltoki ondoan (apirilaren 2tik 6ra SOILIK)
• Sopela:  Lizarre Kalea / geltoki aurrean
• Urduliz:

  • Txartelak Erretiratuen Etxearen ondoan dauden txarteldegietan salgai.
  • Plentzia: Aita Gotzon Kalea, 23 / BBK
  • Sopela:  Aita Gotzon Kalea, 18 / Erretiratuen Etxearen ondoan.  
• Plentzia: Geltoki kalea 1 / geltoki ondoan.

Apirilaren 13tik aurrera autobusen maiztasuna 18 minutukoa izango da 10:00 eta 16:00 artean, astelehenetik ostiralera.  Gainerakoan, eta larunbat, igande eta jaietan, ibilgailuak 20 minututik behin geldituko ibiliko dira eta gauez (23:00etatik aurrera), 30 minututik behin.


Informazioa bezeroei
 
Bestalde, autobusez ibiliko diren pertsonen zalantzak eta informazio beharrak argitu eta asetzeko, informazio-puntua jarri du Metro Bilbaok Sopelako geltokiaren ondoan. Metroko langileak arituko dira bulego horretan. Kanpoaldea binilatuta dago bezeroek erraz aurkitzeko. Apirilaren 7an ireki eta obrak amaitu arte egongo da. Metroaren zerbitzuaren ordutegia izango du.

Era berean, Bizkaiko Garraio Partzuergoak martxoaren 9an informazio-bulegoa jarri zuen Urdulizeko geltokiaren ondoan eta ekainaren 10era arte edukiko zabalik. Urdulizeko geltokiaren eraikuntza-proiektuaren gainean jakin nahi dutenek han aurkituko dute informazioa, astelehenetik ostiralera 16:00 - 20:00 artean