<< Prentsa oharrak
2017/06/09
Nabarmenduak/berria

Metro Bilbao kudeaketa iraunkorraren abangoardian

Ingurumena

• Metro Bilbao eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak 1,6 milioi euro baino gehiago bideratu ditu 2016an ingurumenari eta energiari loturiko inbertsio eta gastuetara. • Maiatzean arrakastaz berriztatu ditu ISO14001 araupeko ingurumen-ziurtagiria, EMAS ziurtagiria (Environmentan Managenet & Audit Scheme) eta berotegi-efektuko gasen emisioen egiaztapena. • Gaur egun energia-etekina etengabe eta sistematikoki hobetzera bideratzen den proiektuan murgilduta dago.

Bilbo, 2017ko ekainak 9

Metro Bilbaok jarraitzen du ingurumen-kudeaketa iraunkorraren abangoardian. Estatuko lehen trenbide-enpresa izan zen aitzindaritza hori egiaztatzen duten ziurtagiriak lortzen eta arrakastaz berritu ditu guztiak oraintsu. Horrela, hiriarteko trenak hamabost urte darama iraunkortasunaren aldeko hamabost urteko konpromiso etengabean eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustu eginkorrean.  Garraiobide publiko iraunkorra da berez, baina aitzindari izan eta urrats bat aurrerago joan izan da beti iraunkortasuna enpresaren eguneroko kudeaketan ere txertatuz.

ISO 14001 ziurtagiriak sortzen diren hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko aukera ematen dio, berez ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen garraiobidean,  baita garapen iraunkorrean eredugarri izanez laguntzeko ere.

EMAS (Environmental Management & Audit  Scheme) Europako ziurtagiri bat da, ebaluazio sistematiko egokia, ingurumenaren kudeaketaren eta garapen iraunkorraren hobekuntza bermatzeko.

Azkenik, ISO 14064 Araupeko berotegi-efektuko gasen emisioen egiaztapenak, Karbono-aztarnaren ziurtagiriak, horrelako gasen emisioen kontrol zorrotza eskatzen du, baita klima-aldaketaren alorrean traktore izateko konpromisoa ere.
 
Datu garrantzitsuak

Aipatutako ingurumen-kudeaketako ziurtagiriak eta egiaztagiriak berriztatzeko egin diren kanpoko ikuskaritzek datu esanguratsuak eman dituzte, ingurumen-jokabidearen adierazle bakoitzaren arabera:

  • Energiaren kontsumoari dagokionez, 2016an sarera guztira 74.173,109 MWh inportatu dira, 2015ean baino % 0,50 gutxiago. Datu aipagarria, ordea, da Metro BIlbao gai izan dela azpiestazio elektrikoetan jarritako 5 zelda itzulgarriko sistemaren bidez guztira 3.835,375 MWh berreskuratzeko, inportatutako guztiaren % 5,17, alegia. Energia horren erdia, 3.835,375 MWh, hiriarteko trenaren geltokietara, autokontsumora, bideratu da eta gainerakoa, 1.912,598 MWh, hornitzailearen sarera itzuli da, Metro Bilbaoren faktura elektrikoan 400.000 euro aurrezteraino. 2011n oraingoa trenbide-sare laburragoa izan arren, ia 75. MWh energia inportatu zen.
  • Erregaien kontsumoari dagokionez, A+C gasolioaren eta gasaren kontsumoa 77.821 litro izan dira, 2015eko 83.898 litroen aldean. C gasolioaren kontsumoa % 18,50 murriztu da, gasolioaren ordez gas naturala jarri delako berogintzako eta bainuetako ur berorako galdaretan. Gas naturalak askoz ere gutxiago kutsatzen du eta ez du gasolioa beste prezio-gorabeherarik. 2011n 172.512 litro kontsumitu zirenez, 5 urtean % 45 murriztea lortu dela esan nahi du.
  • Ur-kontsumoari dagokionez, 2016an % 9,62 jaitsi da gastua. Horrela, 2015ean guztira 19.271 m3 gastatzetik 2016an 17.417 m3 gastatzera igaro da. 2011ko kontsumoaren aldean nabariagoa da, orduan guztira 22.923 m3  gastatu baitziren.
  • Lehengaien kontsumoa  ere murriztu da 2016an. Metro Bilbaoren eremu teknikoetan 2015ean 24.808 kg kontsumitzetik 2015ean 20.960 kg kontsumitzera igaro da, hots, % 15,51 gutxitu da 2011n 26.075 kilogramo kontsumitu ziren hiriarteko trenaren instalazioetan.
  • Isurien bolumenaren kapituluan, iaz hondar-urak  12.778 m3 izan ziren eta 2015ean 12.996m3. 2011n Metro Bilbaok tratatu behar ziren 13.368 m3 sortu zituen guztira.
  • Hondakin arriskutsuak sortzeari dagokionez, 2016an 28.937 kilogramo izan dira, 2015ean baino 7.709 kg gutxiago, hots, 2015ean baino % 21 gutxiago. 2011ren aldetik izandako bilakaera nabaria da, orduan 74.678 kg sortu baitziren. 
  • Azkenik, berotegi-efektuko gasen emisioei dagokienez, 2016an 14.519 tona CO2 isuri dira, 2015eko 17.696 tonen aldean. Horrez gain, aipatu behar da metroa izateak eta 87,100 milioi erabiltzaile baino izateak ibilgailu pribatuetan 67 milioi bidaia baino gehiago ez egitea ekarri duela eta, ondorioz, 87.529 tona CO2 isurtzea eragotzi dela.

Metro Bilbaotik BGPrekin elkarlanean 2016an ingurumen eta energia gaiekin loturik egin diren inbertsioak zein gastuak 1,6 milioi euro baino gehiago izan dira. Aipamen berezia merezi dute zarata murriztu eta kontrolatzera bideratutakoak (errailak harriz lantzea eta ordeztea, trenbide-tresnak berriztatu eta ordeztea …).  
 
Laburpen-taulak

Ikus eranskina.