<< Prentsa oharrak
2018/03/05
kultura/kirola/aisia

Underrun lasterketan parte hartuko dutenen zozketa egin da notario aurrean

Kirola, Enpresa, Ekitaldia

• 414 zenbakia hautatu da gaur notario aurrean egindako zozketan. • Elena Unzueta, Eneko Arruebarrena eta Carlos Gurpeguik atera dituzte zenbakiak.

Bilbo, 2018ko martxoak 5

Gaur goizeko 11etan Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-aretoan egin da Underrun Metro Bilbao lasterketan parte hartuko duten lehen 180 korrikalariak hautatzeko zozketa.

Izenen zerrenda bihar argitaratuko da web orrialde honetan: www.underrunmetrobilbao.com.

Hautatzeko daude oraindik beste 20 korrikalari, aurkeztu diren bideorik onenen artetik aukeratuko dituztenak.

Elena Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiaren eledunak, Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiak eta Carlos Gurpegui Athletic Clubeko jokalari ohiak atera dituzte zorizko zenbakiak Eduardo Ares de Parga notarioaren aurrean. 414 zenbakia irten denez, 414 eta 487 arteko zenbakidunak eta 1 – 106 artekoak, guztira 180, lehiatuko dira lasterketan.

2018ko martxoaren 25etik 26rako gau-goizaldean egingo da UnderRun Metro Bilbao lasterketa Moyua eta Ansio arteko ibilbidean, ia 8 kilometro, lurpeko geltoki hauetan zehar: Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Gurutzeta/Cruces eta Ansio.

 

 
Ezkerratik eskuinera: Eneko Arruebarrena, Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia, Elena Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiaren eleduna, Carlos Gurpegui Athletic Clubeko jokalari ohia eta Eduardo Ares de Parga notarioa.