<< Prentsa oharrak
2018/12/22
Bidaiariak
errekorra san tomas

Metro Bilbaok 400.000 bidaiarien muga erraz gainditu du San Tomas historiko batean, 407.639 bidaiarekin

San Tomas, Enpresa

• 407.639 pertsona metroz mugitu ziren atzo eta 2014ko errekorra hautsi zen, 21.411 balioztapen gehiagorekin. • Jende gehien izandako geltokia Zazpikaleak/Casco Viejo izan zen, 60.046 bidaiarekin.

Bilbo, 2018ko abenduak 22

Metro Bilbaok bidaien errekor historikoa hautsi zuen atzo, eta hau du marka berria: 407.639 bidaia. Atzo arte lortutako kopururik onena 2014ko San Tomas egunekoa zen, 386.228 bidaia, alegia. Gainera, Metro Bilbaoren historian lehenengoz gainditu da egun bakarreko 400.000 bidaien muga.  

Jende gehien jai-eremutik gertuko geltokietan ibili zen: Zazpikaleak/ Casco Viejo eta Abando, eta atzetik Moyua, eta Indautxu. Eskuinaldean Areeta geltokia eta ezkerraldean Barakaldo eta Gurutzeta/Cruces nagusitu ziren.

Geltokiak Bidaiak
Zazpikaleak/Casco Viejo 60.046
Abando 30.207
Moyua 26.886
Indautxu 25.466
Barakaldo 13.954
Gurutzeta/Cruces 13.238
Areeta 12.817

Ordu-tarteei adituz, bidaiari gehien 13:00 eta 15:00 artean ibili zen, 65.503 balioztapenekin. Bigarren tartea 11:00 eta 13:00 artean izan zen, 53.756 bidaiarekin.  

Gogoratu Metro Bilbaok, ohi bezala, zerbitzua indartu zuela egun osoan zehar.

Metro Bilbaok azpimarratu nahi du ez zela arazorik izan egun osoan. Bide batez, eskertu nahi du bezeroen portaera bikaina eta balioan jarri nahi du jendearen mugikortasuna errazten lanean jardun zuten guztien profesionaltasuna.  

Zorionak denoi!