<< Albisteak
2017/03/30
Garraio Zerbitzuak
bus sopela plentzia

Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa

Autobus zerbitzu osagarria, Trenez aldatzea

Apirilaren 3tik 9ra

Apirilaren 10ean Urduliz lurpeko geltoki berria irekiko da, eta Sopela-Plentzia arteko metro-zerbitzua berreskuratuko da.

Dena prest egoteko, inaugurazioaren aurreko astean zirkulazio-probak egingo ditu Metro Bilbaok Sopela-Urduliz-Plentzia zatian, baina bezerorik gabe.

Apirilaren 3tik 9rako astean, garraio-aldaketa koordinatzeko, apur bat aldatuko dira autobusen ordutegiak, ohiko maiztasunetan ibilita ere.

Ordutegi berriak ikusgai daude autobusen ordutegien paneletan eta geltokietan, baita Metro Bilbaoren webaren esteka honetan ere: https://www.metrobilbao.eus/eu/utilizando-el-metro-eu/obrak.