<< Albisteak
2017/11/07
Garraio Zerbitzuak
gobela

Gobela geltokia aldi batez ixtea

Geltokia, Instalazioak

Azaroaren 13tik 17ra

Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Metro Bilbaok Gobela geltokiko nasako estalkia aldatuko dute.  

Geltokia hobetzeko lanak eraginkorrak eta seguruak izan daitezen, Gobela itxita egongo da azaroaren 13tik 17ra, biak barne.  

Egun horietan trenak normal ibiliko dira linea osoan, Gobelan gelditu barik. Gomendatzen dugu Areeta edota Neguri geltokiak erabiltzeko.  

Azaroaren 18tik aurrera, gauez egingo da, azaroan eta abenduan, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta metro-zerbitzua normal ibiltzeko. 

Metro Bilbaok ulertu eta laguntzeko eskatzen dizue. Barkatu geltokia egun horietan ixteak eragozpenik eragiten badizue.