<< Albisteak
2017/11/20
Denetarik

Bertso lehiaketa. #BTN17 finalera bertso baten truke.

Euskararen Eguna, Euskara, Facebook

Lortu sarrera bat 2017ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako

Gaia:

Zure esperientziarik onena Bilboko metroan (“metro” hitza aipatuz).

Neurria:

Zortziko txikia.

Epea:

Bertsoak azaroaren 20tik 30ra bitarte aurkeztu behar dira Metro Bilbaoko Facebook webgunean mezu pribatuaren bidez www.facebook.com/metrobilbao.

Parte-hartzea:

18 urtetik gorakoak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 bertso aurkeztu ditzake.

Arauak:

    •Aurkezten diren bertsoek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako bertsorik.

   • Metro Bilbaok bere gain hartzen du bertso batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, pertsonen eta erakundeen duintasunaren kontrakoak badira (ez dira onartuko bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta).

    •Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako bertsoen eta euren edukiaren arduraduna dela.  

    •Aurkeztutako bertsoen egileek Metro Bilbaori uzten dizkiete erabili eta erreproduzitzeko eskubideak.

   • Ezinbestekoa da lehiaketaren arauak betetzea aurkeztutako lanak aintzat hartuak izan daitezen.

Epaimahaia:

Bertsozale elkartea. Bertsoak irakurri eta kalitatea, originaltasuna eta sormena puntuatuko dituzte. 

Sariak:

• 1.  saria, bertsorik onenari:

   -    2017ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera bikoitza.

• 2. saria,bertsorik originalenari:

   -    2017ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera bikoitza.