<< Albisteak
2018/01/10
Nabarmenduak/berria

Underrun Metro Bilbao

Kirola, Ekitaldia, Denetarik

7.824 metro. 200 lasterkari. 8 geltoki. Prest egon esperientzia ahaztezin bat bizitzeko martxoaren 25ean.

underrunmetrobilbao

Eman izena hemen

Lasterketa martxoaren 25eko gauetik 26ra bitartean antolatuko da, eta 200 atleta bilduko dira..

Moyuako metro-geltokitik irten eta Ansio geltokira iritsiko dira. Horrela, 7.824 metroko distantzia egingo dute.

Lasterketa egun horretako metro-zerbitzuak amaitu eta gero hasiko da. Parte-hartzaile guztiak Ansioko geltokian elkartuko dira, eta lasterkarien dortsalak nahiz poltsak hartu eta gero, tren batean sartuko dira irteeraraino joateko, hau da, Moyuako geltokiraino

lasterkariak bost minuturo irtengo dira 20 pertsonako taldeetan, eta talde bakoitzean antolakuntzako pertsona bat joango da haiekin, bai eta Bizkaiko kirol- zein gizarte-esparruko pertsona ospetsu bat ere.

200 tokietako bat lortu nahi izanez gero, ezinbestekoa izango da otsailaren 25a baino lehen izena ematea www.underrunmetrobilbao.com webgunean.

Izena ematerakoan, parte hartu nahi duen pertsonaren bideo bat bidali beharko da, non UNDER RUN METRO BILBAO lasterketan parte hartzeko motibazioak azalduko dituen.

Notarioaren aurrean zenbaki bat zozkatuko da izena eman duten guztien artean, eta hurrengo 180 zenbaki korrelatiboek parte hartu ahal izango dute. Hurrengo 50 zenbakiak erreserbakoak izango dira. Antolakuntzak 20 dortsal gordeko ditu bideo originalenak edota UNDER RUN METRO BILBAO esperientzia paregabeaz gozatzeko motibazioa hobekien helarazten duten hogei bideoak saritzeko.

Izena emateko prezioa 25 euro izango da.