<< Txartelak
  1. Barikroja

    barik Giza txartela

Non erosten da barik Giza txartela?

Metro Bilbaon Bezeroaren Arretarako bulego hauek dituzu aukeran: Zazpikaleak, Areeta (Ibaigane 17) eta Ansio


Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

  • Jatorrizko NAN edo pasaportea.
  • 1 oraingo argazki. Argazkirik ez duenari Bezeroen Arretarako Bulegoan bertan egingo zaio.
  • EZGAITUAK: erabateko ezgaitasunaren edo % 65 edo gehiagoko ahalmen urritasunaren egiaztagiri originala behar da.
  • FAMILIA UGARIAK: Aldundiak zein beste organismo publiko eskudunen batek luzatutako jatorrizko familia ugariaren titulua. Ez dira onartzen horiez bestelako dokumentu eta txartelak.
  • NAN gabeko 14 urtetik beherakoek guraso baten NAN eta familia-liburu jatorrizkoak aurkeztu behar dituzte.
  • Barik txartela beste inoren izenean erosi, pertsonalizatu edo erregistratzekotan, jabeak sinatutako baimen agiria ekarik beharko da. Bezeroen Arreta Bulegoetan duzu eskuragarri baimen hau.

 

barik Giza txartelean gizatrans eta hilekoa sartzeko aukera dago.

Bizkaibus nortasun-agiriaren titularrei trukea egingo zaie.

Familia Ugariak:

Familia ugariei buruzko araudiak dioenez, tren-garraioa erabiltzea merkatuko zaie, % 20 ala % 50, maila orokorrekoak ala berezikoak  diren arabera.

Beraz, Gizatrans txartelak ere egingo dira, familia ugari orokor ala berezikoek merezitako merkatzeen eskubideekin.