<< Metroa erabiliz

Koronabirusa


Metro Bilbaok atal hau gaitu du bere web orrian. Informazioa, dokumentazioa eta beste orrialde batzuetarako estekak sartu ditu bertan, COVID-19ak eragindako osasun-egoera kudeatzeko adierazi den alarma-izaerari aurre egiteko atera diren neurriak, gidak, jarduera-protokoloak biltzeko.

Autobus zerbitzu osagarria bertan behera

En la unidad móvil

Datorren urriaren 28tik aurrera, asteazkena, autobus zerbitzu osagarria bertan behera geratuko da besterik esan arte, COVID 19 birusari eusteko hartutako neurrien arabera.

ireki edukia

"Mugitu seguru" protokoloa

En la unidad móvil

Metro Bilbaok “Mugitu seguru” protokolo horretan koronabirusa ez kutsatzeko bere instalazio guztietan egindako dena bildu du. 

Ziurtagiria azterketa, saio eta ziurtatzeen alorrean mundu mailan lider den Applus Certification-ek jaulki du ekainaren 26an. 

 Ikuskatze-lan guztiaren ostean, ziurtagirian ondorioztatzen da ez dela inolako desbideratzerik egon, eta goraipatzen da COVID-19 Batzorde bat sortu zela pandemia hasi orduko, non Zuzendari Nagusia, bost Zuzendariak, Komunikazio eta Marketin Burua eta Prebentzio Burua bildu diren, enpresan ezarri eta egin diren jarduera guztiak maila gorenetik gidatuta, eta COVID-19 arriskuen prebentziorako eta kontrolerako sortu diren lantaldeekin etengabe koordinatuta.

ireki edukia

Maskaren erabilpena

En la unidad móvil

Maiatzaren 4tik, TMA/384/2020 Aginduan jasotzen den bezala, Metro Bilbaoren erabiltzaile guztiek sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da .

Erabiltzaile bakoitzak bere maskara izan beharko du eta behar bezala jarrita eraman beharko du ibilbide osoan zehar, jatorrizko geltokian instalazioetara sartzen den unetik helmugako geltokia uzten duen arte.

ireki edukia

Gel hidroalkoholikoa

En la unidad móvil

Maiatzaren 11tik aurrera, Metro Bilbaoko geltoki guztiek gel hidroalkoholikoaren dosifikatzaileak izango dituzte bezeroek erabiltzeko.

Dosifikatzaileak gure langileekin komunikatzeko interfonoetan daude.

ireki edukia

Gomendioak

En la unidad móvil

Gogoratu, bidaiatzean jarraitu gomendio hauek.

 - Nasan sakabanatu trenaren zain zaudeten bitartean.  

 - Kargatu zure Barik “on line” hemen: https://www.ctb.eus/eu/app-barik-nfc-eu 

 - Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

ireki edukia

Garbiketa eta desinfekzioa

En la unidad móvil

Geltokiak sakon garbitu eta desinfektatzen ari dira. 

Xehetasun handiz egiten ari dira lan horiek, lurpeko zein gainazaleko geltokietako instalazio guztietan. 

Bideo hauetan garbiketako langileak ageri dira, behar bezala jantzita eta babestuta, txartelak balioztatzeko makinak, eskailera mekanikoak eta finkoak, igogailuak, mezzaninak, paperontziak eta zakarrontziak, geltokietako langileen bulegoak eta, oro har, altzari guztiak desinfektatzen, Covid-19 gaitzari aurrea hartzeko neurri gisa.

ireki edukia

Bezeroen Arreta

En la unidad móvil

Zazpikaleak, Areeta eta Ansioko Bezeroen Arretarako Bulegoek ateak ireki dituzte berriro maiatzaren 11tik aurrera, ohiko ordutegiarekin. 

Gure bulegoetan prebentzio-neurri hauek ezarri dira:

– Aurreko eta alboetako itxiturak arretarako lanpostu bakoitzean
– Itxitura mugikorrak bezeroen artean jartzeko
– Segurtasun tartea eta ilararen noranzkoa adierazten dituzten lurzoruko biniloak

Gogoratu honako hauen bidez ere jar zaitezkeela harremanetan:

- Telefonoa 94 685 5000

- Esaiguzu atalean

ireki edukia

Bidaia txartelak

En la unidad móvil

Bizkaiko Garraio Partzuergoak hiru hilabete gehiago luzatu du martxoaren 16tik apirilaren 30era bitartean, bi egun horiek barne, iraungitzekoak zirenen indarraldia. 

Iraungitzea atzeratzea eraginkorra izango bada, kontsulta edo karga bat egin beharko da puntu hauetako batean:

• BGPren APP NFC BARIK aplikazioan (Google Playtik jaitsi daiteke).

• Metro Bilbao, Euskotren, Euskotran eta Renfe enpresen edozein salmenta-makinatan.

• Bizkaibus eta Bilbobus kabinetan.

• Bizkaiko zubianKiosko eta tabako-denden sarea.


Gazte 70, Gazte Oro, Gazte Bilbao, Bidai 50, Bidai 70 eta Bidai Oro garraio txarteletarako informazioa ikusteko sakatu irekia edukia.

ireki edukia

Eskerrik asko

En la unidad móvil

Metro Bilbaok eskertzen dizue Covid-19 krisi hau gainditzeko funtsezko zerbitzuetan lanean jarraitzen duzuen pertsona guztiei. Eskerrik asko, besteak beste, osasun-, garbiketa-, segurtasun-, garraio-alorretako profesionalei.


Gure esker onik zintzoena guztioi

ESKERRIK ASKO!

ireki edukia