<< Mapa eta ordutegiak

Aparkalekuak

Gaur egun Bizkaiko Garraio Partzuergoarenak (BGP) diren gomendatutako hiru aparkaleku daude metro-linean zehar.  Aparkaleku horiek estrategikoki ezarri dira, ibilgailua geltokian bertan aparkatu eta hiriguneetara garraio publiko bidez joan zaitezen, modu erraz eta erosoan.

Egungo trafiko arazoei eta ibilgailu pribatu bidez hiriguneetara joateak sortzen duen ingurumen arloko kostuei irtenbide egokia aurkitzea da horien helburua. Aparkalekuaketa garraio publikoakonbinatzen dituzten bidaiariek hobaridun tarifa ordaindu beharko dute, garapen iraunkorraren alde emandako laguntzaren trukean.

Baldintza orokorrak

Aparkalekuak Leioa, Etxebarri eta Ansioko (BEC) geltokietan daude. Hobaridun tarifa ordaindu ahal izateko, garraiobide publikoren bat erabili behar da (Creditrans operadoreak), eta geltokia itxi aurretik ibilgailua aparkalekutik atera. Metroaren ordutegia trinkoa denean (gau osoko garraio-zerbitzua), aparkalekuko egonaldiak ezingo ditu 24 ordu gainditu. Baldintza horietakoren bat bete ezean, tarifa orokorra aplikatuko da, hau da, 0,05€ minutuko Leioan eta Etxebarrin. BECeko aparkalekuak baldintza bereziak ditu.

ireki edukia

Tarifak

Aparkalekuetako tarifa-sistemak minutukako ordainketa-sistema aplikatzen du;hobaridun tarifen kasuan, halaber, zenbateko hori prezio berezi batean finkatuda.

Erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharreko tarifa zuzenean lotuta egongoda aurretiaz erabilitako garraio publikoarekin, eta jarraian zehazturikobaldintzen betepenarekin.

ireki edukia